Basque (Navarro-Labourdin): NT 1Guero deithuric elkarrequin bere hamabi discipuluac, eman ciecén bothere eta authoritate deabru gucién gainean, eta eritassunén sendatzeco.
2Eta igor citzan hec Iaincoaren resumaren predicatzera, eta erién sendatzera.
3Eta erran ciecén, Ezteçaçuela deus eraman bidecotzát, ez vheric, ez maletaric, ez oguiric, ez diruric, eta eztuçuela birá arropa.
4Eta cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, han çaudete, eta handic ilki albaitzindezte.
5Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, ilkiric hiri hartaric, çuen oinetaco errhautsa-ere iharros eçaçue testimoniagetan hayén contra.
6Hec bada ilkiric ioaiten ciraden burguz burgu, euangelizatzen eta sendatzen çutela leku gucietan. 7Eta ençun citzan Herodes tetrarchac, harc eguiten cituen gauça guciac: eta dudatzen çuen, ceren batzuc erraiten baitzutén, ecen Ioannes hiletaric resuscitatu cela. 8Eta batzuc Elias aguertu cela: eta bercéc, cembeit lehenagoco Prophetaric resuscitatu cela. 9Orduan dio Herodesec, Ioannesi nic buruä edequi draucat: nor da bada haur, ceinez nic baitançuzquit hunelaco gauçac? Eta hura ikussi nahiz çabilan. 10Eta itzuliric Apostoluéc conta cietzoten Iesusi, eguin cituzten gauça guciac. Orduan hec harturic retira cedin Iesus appart. Bethsaida deitzen den hirico leku desertu batetara. 11Eta gendetzeac hori iaquinic, iarreiqui çaizcan, eta recebitu cituenean, minçatzen çayen Iaincoaren resumáz: eta sendatu behar çutenac, sendatzen cituen. 12Eta eguna has cedin beheratzen: eta hurbilduric hamabiéc erran cieçoten, Eyéc congit gendetzey, ioanic inguruco burguètara eta parropioetara, retira ditecen, eta eriden deçaten iateco, ecen hemen leku desertuan gaituc. 13Baina erran ciecén, Eyeçue çuec iatera. Eta hec erran ceçaten, Eztitiagu borz ogui eta bi arrain baina guehiago: Baldin guc ioanic populu hunen guciaren eros ezpadeçagu iateco. 14Ecen baciraden borz milla guiçonetarano. Orduan dioste bere discipuluey, Iar eraci itzaçue mahaindaraz berroguey eta hamarná. 15Eta hala eguin ceçaten, eta iar citecen guciac. 16Orduan harturic borz oguiac eta bi arrainac, cerurat beha cegoela benedica citzan hec: eta hauts citzan, eta eman cietzén discipuluey, populuaren aitzinean eçar litzatençát. 17Ian ceçaten bada guciéc, eta ressasia citecen: eta goititu içan dirade soberatu içan çaizten çathietaric hamabi sasquitara. 18Eta guertha cedin, hura appart othoitz eguiten cegoela, discipuluac harequin baitziraden eta interroga baitzitzan hec, cioela, Ni nor naicela dioite gendec? 19Eta hec ihardesten çutela erran ceçaten, Ioannes Baptista: eta bercéc, Elias: eta bercéc, ecen cembeit Propheta lehenagocoetaric resuscitatu içan dela. 20Eta erran ciecén, Eta çuec nor naicela ni dioçue? Ihardesten çuela Simon Pierrisec erran ceçan, Christ Iaincoarena. 21Orduan harc mehatchatzen cituelaric mana citzan nehori haur ezlerroten: 22Cioela, Behar da guiçonaren Semeac anhitz suffri deçan, eta reproba dadin Ancianoéz eta Sacrificadore principaléz, eta Scribez, eta hil dadin, eta hereneco egunean resuscita dadin. 23Guero erraiten cerauen guciey. Baldin nehor hor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruaz, eta har beça bere crutzea egun oroz, eta berrait niri. 24Ecen norc-ere nahi vkanen baitu saluatu bere vicia: galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia ene causaz, saluaturen du hura. 25Ecen cer probetchu du guiçonac baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere buruä destrui deçan, eta gal dadin? 26Ecen nor-ere ahalque içanen baita niçaz eta ene hitzéz, harçaz ahalque içanen da guiçonaren Semea, dathorrenean bere maiestatean, eta Aitarenean eta Aingueru sainduenean. 27Eta erraiten drauçuet eguiaz, badirade hemen present diradenotaric batzu, herioa dastaturen eztutenic Iaincoaren resumá ikus deçaqueteno. 28Eta guertha cedin, hitz hauçaz gueroztic quasi çortzi egunen buruän, har baitzitzan Pierris eta Ioannes eta Iacques, eta igan baitzedin mendi batetara othoitz eguitera. 29Eta othoitz eguiten cegoela, haren beguitharteco formá mutha cedin, eta haren abillamendua churit eta chist-mista beçain arguit. 30Eta huná, bi guiçon minço ciraden harequin, cein baitziraden Moyses eta Elias: 31Hauc aguerturic gloriarequin, erraiten çutén, harc Ierusalemen complitzeco çuen fina. 32Eta Pierris, eta harequin ciradenac, ciraden logalez cargatuac: eta iratzartu ciradenean, ikus ceçaten haren maiestatea, eta harequin ceuden bi guiçonac. 33Eta guertha cedin, hec partitu ciradenean harenganic: Pierrisec erran baitzieçón Iesusi, Magistruá, on duc gu hemen garen, eguin ditzagun bada hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen: Etzaquiala cer minço cen. 34Eta harc gauça hauc erraiten cituela, eguin cedin hodeybat, eta estal citzan hec: eta ici citecen hodeyean sartzen ciradenean. 35Orduan vozbat eguin cedin hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, huni beha çaquizquiote. 36Eta voz hura eguiten cela, eriden cedin Iesus bera: eta hec ichilic egon citecen, eta egun hetan etzieçoten nehori deus erran ikussi cituzten gaucetaric. 37Eta guertha cedin ondoco egunean, hec menditic iautsi ciradenean, gendetze handibat encontrura ilki baitzequion hari. 38Eta huná, compainiaco guiçombat oihuz iar cedin, cioela, Magistruá, othoitz eguiten drauat beha-eçac ene semeaganát: ecen haur bera baicen eztiat. 39Eta huná, spirituac hartzen dic, eta bertan heyagoraz iarten duc, eta çathicatzen dic haguna dariola, eta huneganic nequez partitzen duc, haur hausten duela. 40Eta othoitz eguin diraueat hire discipuluey, egotz leçaten hura campora: baina ecin eguin dié. 41Eta ihardesten duela Iesusec dio, O natione incredula eta gaichtoá, noizdrano finean çuequin içanen naiz eta supportaturen çaituztet? Ekarrac huna eure semea. 42Eta oraino hurbiltzen cela hauts ceçan hura deabruac eta çathica: eta mehatcha ceçan Iesusec spiritu satsua, eta senda ceçan haourra, eta renda cieçón bere aitari. 43Eta spanta citecen guciac Iaincoaren verthute gucizco handiaren gainean. Eta guciac miraculuz ceudela, eguiten cituen gauça gucién gainean, erran ciecén bere discipuluey, 44Eçar itzaçue çuec hitz hauc çuen beharrietan: ecen içanen da guiçonaren Semea liuraturen baita guiçonén escuetara. 45Baina hec hitz haur etzuten aditzen, eta hetaric estalia cen, hala non ezpaitzutén hura senditzen: eta beldur ciraden haren interrogatzera hitz huneçaz. 46Guero sar citecen elkarrequin dispután, eya hetaric cein cen handiena. 47Eta Iesusec hayén bihotzeco pensamendua ikussi çuenean, haourtchobat harturic eçar ceçan bere aldean: 48Eta erran ciecén, Norc-ere recebituren baitu haourtcho haur ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebituren bainau, ni igorri nauena recebitzen du: ecen nor baita chipiena çuen gucion artean, hura içanen da handi. 49Eta ihardesten çuela Ioannesec erran ceçan, Magistruá, ikussi diagu norbeit hire icenean deabruac campora egoizten cituenic: eta debetatu diagu hura, ceren ezpaitarreic gurequin hiri. 50Orduan erran cieçón Iesusec, Ezteçaçuela debeta, ecen gure contra eztena gure alde da. 51Eta guertha cedin, haren goiti altchatzeco egunac complitzen ciradenean, orduan chuchent baitzeçan bere beguithartea gogo eguinic Ierusalemera ioaitera. 52Eta igor citzan mandatariac bere aitzinean, eta ioanic sar citecen Samaritanoén burgu batetan, ostatu appain lieçotençát: 53Baina etzeçaten recebi, ceren haren beguithartea baitzén Ierusalemerat ioiten cenarena. 54Eta hori ikussiric haren discipulu Iacquesec eta Ioannesec erran ceçaten, Iauna, nahi duc derragun sua iauts dadin cerutic, eta deseguin ditzan, Eliasec-ere eguin çuen beçala? 55Baina itzuliric Iesusec mehatcha citzan hec, cioela, Eztaquiçue cer spiritutaco çareten. 56Ecen guiçonaren Semea ezta ethorri guiçonén vicién galtzera, baina saluatzera. Eta ioan citecen berce burgu batetara. 57Guero guertha cedin, hec bideaz ioaiten ciradela, erran baitzieçón norbeitec, Iauna, iarreiquiren natzaic norat-ere ioanen baitaiz. 58Eta Iesusec erran cieçon. Aceriéc çulhoac citié, eta ceruco choriéc ohatzeac: baina guiçonaren Semeac eztic non bere buruä paussa deçan. 59Baina erran cieçón berce bati, Arreit niri. Eta harc erran ceçan, Iauna, permetti ieçadac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera. 60Eta erran cieçón Iesusec, Vtzitzac, hilac bere hilén ohorztera: baina hi habil eta denuntia eçac Iaincoaren resumá. 61Orduan erran ceçan berce batec-ere, Iauna, Iarreiquiren natzaic hiri: baina permetti ieçadac behin etchecoetaric congit har deçadan. 62Eta erran cieçón Iesusec, Eztuc nehor bere escua goldean eçarten eta guibelerat behatzen duenic propio denic Iaincoaren resumacotzat. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |