Basque (Navarro-Labourdin): NT 1Eta Saul enflambaturic oraino mehatchuz eta hiltzecaz Iaunaren discipuluén contra, ethor cedin Sacrificadore subiranoagana.
2Eta letra esca cequión Damascera synagoguetara ioaiteco: baldin nehor erideiten balu secta hunetacoric, guiçonac eta emazteac estecaturic eraman litzançat Ierusalemera.
3Eta ioaiten cela, guertha cedin hurbil baitzedin Damascera: eta subitoqui haren inguruän argui cedin chistmist baten ançora cerutic.
4Eta lurrera eroriric ençun ceçan vozbat ciotsala, Saul, Saul cergatic ni persecutatzen nauc?
5Eta erran ceçan, Nor aiz Iauna? Eta Iaunac erran ceçan, Ni nauc Iesus hic persecutatzen duana: gogor duc hiretaco akuloén contra ostico eguitea.
6Eta harc ikaraturic eta icituric erran ceçan, Iauna, cer nahi duc daguidan? Orduan Iaunac hari, Iaiqui adi eta sar adi hirian, eta erranen çaic cer eguin behar duán.
7Eta harequin ioaiten ciraden guiçonac, gueldi citecen icituric, haren voza bay ençuten, baina nehor ikusten etzutela.
8Eta iaiqui cedin Saul lurretic, eta bere beguiac irequiric nehor etzuen ikusten: eta escutic guidatzen çutela, eraman ceçaten Damascera.
9Non egon baitzedin hirur egun ikusten etzuela: eta etzeçan ian ez edan. 10Eta cen Damascen Ananias deitzen cen discipulubat, eta erran cieçon hari Iaunac visionez, Ananias. Eta dio harc, Huná ni, Iauna. 11Orduan Iaunac hari erran cieçon, Iaiquiric oha Çucena deitzen den karricara, eta bilha eçac Iudaren etchean Saul deitzen den Tharsianobat: ecen hará, othoitzetan diagoc. 12(Eta ikus ceçan visionez Ananias deitzen cen guiçon-bat sartzen cela eta haren gainean escua eçarten çuela, ikustea recebi leçançat) 13Eta ihardets ceçan Ananiasec, Iauna, ençun diat anhitzetaric guiçon hunez, cembat gaitz eguin drauen hire sainduey Ierusalemen. 14Etare hemen badic authoritate Sacrificadore principaletaric, hire icena inuocatzen duten gucién estecatzeco. 15Eta erran cieçon Iaunac, Habil: ecen ene vnci electionezcobat duc hura ekar deçançát ene icena Gentilen, eta reguén, eta Israeleco haourrén aitzinera. 16Ecen nic eracutsiren diarocat cembat behar duen ene icenagatic suffritu. 17Ioan cedin bada Ananias eta sar cedin etche hartan: eta escuac haren gainean eçarriric, erran ceçan, Saul anayé, Iaunac igorri niauc (cein baita Iesus hiri ethorten aincen bidean aguertu çayana) ikustea recebi deçançat, eta Spiritu sainduaz bethe adinçat. 18Eta bertan eror citecen haren beguietaric quasi ezcatác beçalacoac, eta ikustea recebi ceçan bertan : guero iaiquiric batheya cedin. 19Eta ian çuenean indar har ceçan. Eta egon cedin Saul Damascen ciraden discipuluequin cembeit egun. 20Eta bertan synagoguetan predica ceçan Christ ecen hura cela Iaincoaren Semea. 21Eta icitzen ciraden hura ençuten çutén guciac, eta erraiten çutén, Ezta haur deseguin dituena Ierusalemen icen haur inuocatzen çutenac, eta hartara huna ethorri baita, hec estecaturic eraman litzançat Sacrificadore principaletara? 22Baina Saul gueroago fortificatzenago cen, eta confunditzen cituen Damascen habitatzen ciraden Iuduac, confirmatuz ecen haur cela Christ. 23Eta dembora luceren buruän eduqui ceçaten Iuduéc elkarren artean conseillu haren hiltzeco, 24Baina Saulen eçagutzera ethor citecen hayen celatác: eta beguiratzen cituzten borthác egun eta gau, hura hil leçatençát. 25Baina harturic hura discipuluec gauaz murraillatic erauts ceçaten cordaz sasquian eçarriric. 26Eta Saul ethorri cenean Ierusalemera, discipuluequin lagundu nahiz çabilan: baina guciac haren beldur ciraden, ez sinhetsiz hura discipulu cela. 27Baina Barnabasec harturic hura eraman ceçan Apostoluetara, eta conta ciecén nola bidean ikussi çuen Iauna, eta hari minçatu içan çayón, eta nola Damascen frangoqui minçatu içan cen Iesusen icenean. 28Eta cen hequin ioaiten eta ethorten cela Ierusalemen. 29Eta frangoqui Iesus Iaunaren icenean minçatzen eta disputatzen cen Grecoén contra: baina hec hura hil nahiz çabiltzan. 30Hori eçaguturic anayéc eraman ceçaten hura Cesareara, eta igor ceçaten Tarsera. 31Elicéc bada Iudea gucian eta Galilean eta Samarian baque çutén, eta edificatzen ciraden, Iaincoaren beldurréan ebiliz, eta Spiritu sainduaren consolationez multiplicatzen ciraden. 32Guertha cedin, Pierris gucietarat iragaiten cela, ethor baitzedin Lyddan habitatzen ciraden sainduetara-ere. 33Eta eriden ceçan han Eneás deitzen cen guiçon-bat ia çortzi vrthez ohean cetzanic, cein baitzén paralytico: 34Eta diotsa Pierrisec, Eneás, sendatzen au Iesus Christec: iaiqui adi, eta eure ohea accotra eçac eurorren. Eta bertan iaiqui cedin. 35Eta ikus ceçaten hura Lyddan eta Saronan habitatzen ciraden guciéc, eta conuerti citecen Iaunagana. 36Ioppen-ere bacén discipulussa Tabitha deitzen cembat, erran nahi baita Dorcas: haur cen bethea obra onez eta elemosyna eguiten cituenéz. 37Eta guertha cedin egun hetan erituric hil baitzedin: eta ikuci çutenean, eçar ceçaten gambera gora batetan. 38Eta ceren Lydda baitzen Iopperen aldean, discipuluec ençunic ecen Pierris han cela, igor citzaten bi guiçon harengana, othoizten çutela ez leçan beránt hetarano ethortera. 39Eta iaiquiric Pierris ethor cedin hequin: eta arribatu cenean, eraman ceçaten gambera gorara: eta presenta cequizquión emazte alhargun guciac nigarrez ceudela, eta eracusten cerautzatela Dorcasec hequin cenean eguiten cituen arropác, eta veztidurac. 40Baina guciac campora idoquiric Pierrisec eta belhaurico iarriric othoitz eguin ceçan, eta itzuliric gorputzerát, erran ceçan, Tabitha iaiqui adi, eta harc irequi citzan bere beguiac, eta Pierris ikussiric iarri cedin. 41Orduan Pierrisec escua hari emanic. eraiqui ceçan: guero deithuric sainduac eta emazte alhargunac presenta ciecén hura viciric. 42Eta haur eçagut cedin Ioppe gucian eta sinhets ceçaten anhitzec Iauna baithan. 43Eta guertha cedin, egon baitzedin anhitz egun Ioppen Simon deitzen cen larru appainçale batenean. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |