Basque (Navarro-Labourdin): NT 1IESVS CHRISTEN Apocalypsea, cein eman vkan baitrauca hari Iaincoac, declara dietzençát bere cerbitzariey sarri eguin behar diraden gauçác: eta harc bere Aingueruärequin igorriric Ioannes bere cerbitzariari significatu vkan drautza.
2Ceinec testificatu vkan baitu Iaincoaren hitzaz eta Iesus Christen testimoniageaz eta ikussi vkan dituen gauça guciéz.
3Dohatsu da iracurtzen duena, eta dohatsu dirade prophetia hunetaco hitzac ençuten, eta hartan scribatuac diraden gauçác beguiratzen dituztenac: ecen demborá sarri da. 4Ioannesec Asian diraden çazpi Elicey, Gratia dela eta baquea çuequin Denaren eta Cenaten eta Ethortecoaren partez: eta haren throno aitzinean diraden çazpi spirituén partez, 5Eta Iesus Christen partez, cein baita testimonio fidela, hiletarico lehen iayoa, eta lurreco reguén Princea, 6Ceinec onhetsi baiquaitu eta ikuci gure bekatuetaric bere odolaz: eta eguin baicrauzquió Regue eta Sacrificadore Iainco bere Aitari: hari bada dela gloria eta indar secula seculacotz. Amen. 7Huná, ethorten da hodeyéquin eta ikussiren du hura begui oroc, hura çulhatu vkan dutenéc-ere: eta plagnituren dirade haren aitzinean lurreco leinu guciac: bay, Amen. 8Ni naiz a eta w, erran nahi baita, hatsea eta fina, dio Iaunac, Denac, eta Cenac, eta Ethorteco denac, diot, Bothere gucitacoac. 9Ni Ioannes, eta Iesus Christen afflictionean eta resumán eta patientián çuen anayea eta laguna, Patmos deitzen den Islán nincén, Iaincoaren hitzagatic, eta Iesus Christen testimoniageagatic: 10Nincén Spiritutan Igande egun batez, eta ençun neçan neure guibelean voz handibat trompetta batena beçala, cioela, 11Ni nauc a eta w, lehena eta azquena, eta Ikusten duána scribeçac liburu batetan, eta igor eçac Asian diraden çazpi Elicetara, cein baitirade, Ephesen eta Smyrnen, eta Pergamen, eta Thyatiren, eta Sarden, eta Philadelphian eta Laodicean. 12Orduan itzul nendin enequin minçatu içan cen vozaren ikustera: eta itzuliric ikus nitzan çazpi candelér vrrhezcoric: 13Eta çazpi vrrhezco candelerén artean guiçonaren Semea irudi çuembat, arropa luce batez veztitua, eta vrrhezco guerrico batez vgatzén aldean guerricatua. 14Eta haren buruä eta biloac ciraden churi, ille churia beçala, eta elhurra beçala: eta haren beguiac suaren garra beçala: 15Eta haren oinac cobre fina beçalaco, labean beçala çachetéla: eta haren voza vr handién hotsa beçala. 16Eta cituen bere escu escuinean çazpi içar, eta haren ahotic bi ahotaco ezpata çorrotzbat ilkiten cen: eta haren beguithartea cen argui iguzquiac bere indarrean argui eguiten duen beçala. 17Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila beçala: eta eçar ceçan bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztuála beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena: 18Baina hil içan nauc, eta huná, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citiát iffernuaren eta herioaren gakoac. 19Scribaitzac ikussi vkan dituan gauçác, eta diradenac eta hauén ondoan eguin behar diradenac: 20Ene escu escuinean ikussi vkan dituán çazpi içarrén mysterioa, eta çazpi candelér vrrhezcoac. Çazpi içarrac, çazpi Elicetaco Aingueruäc dituc eta ikussi dituán çazpi candelerac, çazpi Eliçác dituc. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |