Hebraicoetara. 2
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Halacotz behar dugu hobequi gogoa eman ençun vkan ditugun gaucetara, iragaitera vtzi eztitzagunçát. 2Ecen baldin Aingueruéz erran içan cen hitza fermu içan bada, eta transgressione eta desobedientia guciac recompensa bidezcoa recebitu vkan badu, 3Nolatan gu itzuriren guiaizquio baldin hain saluamendu handiaz conturic ezpadaguigu? cein lehenic Iaunaz beraz declaratzen hassiric, hura ençun vkan çutenéz confirmatu ican baitzaicu: 4Testimoniage rendatzen cerauelaric Iaincoac signoz eta miraculuz, eta verthute diuersez, eta Spiritu sainduaren distributionez bere vorondatearen araura,

5Ecen eztu Aingueruén suiet eguin ethorteco den mundua, ceinez minço baicara:

6Eta testificatu vkan du nombeit cembeitec, dioela, Cer da guiçoná, harçaz orhoit aicen? edo cer da guiçonaren semea, hura visita deçán?

7Eguin vkan duc hura chipichiago Aingueruäc baino: gloriaz eta ohorez coroatu vkan duc hura, eta ordenatu vkan duc hura eure escuezco obrén gaineco.

8Gauça guciac suiet eguin vkan dituc haren oinén azpico. Eta gauça guciac haren suiet eguin dituenaz gueroz, eztu deus vtzi haren suiet eztén: baina eztacussagu oraino gauça guciác haren suiet diradela.

9Baina Aingueruäc baino chipichiago eguin içan cena, ikusten dugu cein baita Iesus, bere herioco passioneagatic, gloriaz eta ohorez coroatu içan dela: Iaincoaren gratiaz guciacgatic herioa dasta leçançát.

10Ecen conuenable cen harc, ceinegatic baitirade gauça hauc gucioc, eta ceinez baitirade gauça hauc gucioc, anhitz haour gloriara eramaiten çuenaz gueroz, hayén saluamenduaren Princea afflictionez consecra leçan. 11Ecen bay sanctificaçalea, bay sanctificatzen diradenac, batganic dirade guciac, causa hunegatic ezta ahalque hayén anaye deitzera,

12Dioela, Denuntiaturen diraueat hire icena neure anayey, eta Eliçaren erdian laudaturen aut hi.

13Eta berriz, Ni fida içanen naiz hartan. Eta berriz, Huná ni eta Iaincoac niri eman drauzquidan haourrac.

14Ceren bada haourrac participant baitirade haraguian eta odolean, hura-ere halaber participant eguin içan da hetan beretan, herioaz deseguin leçançát herioaren iaurgoá çuena, cein baita deabrua: 15Eta deliura litzançát herioaren beldurrez, bere vici gucian sclabo içatera suiet ciraden guciac. 16Ecen segur eztitu Aingueruäc hartu vkan, baina Abrahamen hacia hartu vkan du. 17Halacotz behar cen gauça gucietan anayeac irudi licén, misericordioso licençát eta Sacrificadore subirano fidel Iaincoa baitharatco gaucetan, populuaren bekatuén pagamenduaren eguiteco. 18Ecen suffritu vkan duenaren gainean tentatu içanic tentatzen diradenén-ere aiutatzeco botheretsu da.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Hebrews 1
Top of Page
Top of Page