1 Corinthianoetara. 9
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Eznaiz Apostolu? eznaiz libre? eztut Iesus Christ gure Iauna ikussi? etzarete çuec ene lana gure Iaunean? 2Baldin bercén Apostolu ezpanaiz, çuen berere banaiz: ecen ene Apostolutassunaren cigulua çuec çarete gure Iaunean.

3Ene defensá examinatzen nautenac baithara, haur da: 4Ala extugu bothere iateco eta edateco? 5Ala eztugu bothere emazte arreba baten gucietan erabilteco, berce Apostoluéc, eta Iaunaren anayéc, eta Cephasec beçala? 6Edo, nic neurorrec eta Barnabasec eztugu bothere lanic ez eguiteco? 7Norc guerlaric eguiten du bere despendioz behinere? norc landatzen du mahasti, eta haren fructutic eztu iaten? edo norc bazcatzen du arthaldea, eta arthaldearen eznetic eztu edaten ?

8Ala guiçonaren arauez gauça hauc erraiten ditut? ala Legueac-ere eztitu gauça hauc erraiten? 9Ecen Moysesen Leguean scribatua da, Eztraucac ahoa lothuren idi bihitzen ari denari. Ala artha du idiéz Iaincoac? 10Ala haur guciz guregatic erraiten du? segur haur guregatic scribatua da: ecen sperançatan behar du laboratzen duenac, laboratu: eta bihitzen duenac participant içateco sperançatan. 11Baldin guc çuey gauça spiritualac erein badrauzquiçuegu, gauça handia da çuen carnalac biltzen baditugu? 12Baldin berceac bothere hunetan çuen artean participant badirade, ceren ez cineçago gu? baina eztugu bothere hunez vsatu vkan: aitzitic gauça guciac suffritzen ditugu, Christen Euangelioari empatchuric batre eztemogunçát. 13Eztaquiçue ecen sacrificioac eguiten dituztenéc, gauça sacrificatuetaric iaten dutela? eta aldarean emplegatzen diradenéc, aldarearequin perticipatzen dutela? 14Hala gure Iaunac-ere ordenatu vkan draue Euangelioa predicatzen duteney, Euangeliotic vici diraden.

15Badaric-ere nic gauça hautaric batez-ere eztut vsatu vkan. Eta gauça hauc eztitut scribatu, hala niri eguin daquidançat: ecen hobe nuque hil nendin ecen ez nehorc ene glorificamendua ezdeusetara deçan. 16Ecen Euangelizatzen badut-ere, eztut ceren gloria nadin: ecen necessitateac eraguiten draut: eta maledictione niri-baldin euangeliza ezpadeçat. 17Ecen baldin gogotic haur eguiten badut, sari dut: baina baldin gogoz garaitic eguiten badut, dispensationea eman içan çait. 18Cer sari dut beraz? Euangelioa predicatzen dudanean, Christen Euangelioa deus hartu gabe predica deçadan, ezteçadan gaizqui vsat neure bothereaz Euangelioan.

19Ecen gucietaric libre banaiz-ere, gucien suiectioneco neure buruä eguin vkan dut, gende guehiago irabaz deçadançát. 20Eta eguin içan natzaye Iuduey Iudu beçala, Iuduac irabaz ditzadançát: Leguearen azpico diradeney, Leguearen azpico baninz beçala, Leguearen azpian diradenac irabaz ditzadançát. 21Legue gabey Legue gabe baninz beçala, (Legue gabe ezpanaiz-ere Iaincoagana, baina Christen Leguearen azpico) Legue gabeac irabaz ditzadançát. 22Eguin içan natzaye infirmoey infirmo beçala, infirmoac irabaz ditzadançát: guciey eguin içan natzaye gauça gucia, guciz batzu salua ditzadançat. 23Eta haur eguiten dut Euangelioagatic, çuequin batean participant hartan eguin nadinçát.

24Eztaquiçue ecen stadioan laster eguiten dutenéc, guciéc laster eguiten badutela, baina batec precioa hartzen duela? hala laster eguiçue non har baiteçaqueçue. 25Eta combatitzen den gucia, regimenduz gauça gucietan vici da: eta hec eguiten duté coroa corrumpituren den baten vkaiteagatic: baina guc corrumpituren eztenagatic. 26Nic bada hala laster eguiten dut, ez eztaquidala nola: hala bataillatzen naiz, ez aireari baneraunsa beçala. 27Baina gaztigatzen dut neure gorputza, eta suiectionetara erekarten: eceinere maneraz bercey, predicatu ondoan, neuror reprobatu eriden eznadinçát.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

1 Corinthians 8
Top of Page
Top of Page