Basque (Navarro-Labourdin): NT 1PAVLEC, Iainco gure Saluadorearen eta gure sperança Iesus Christ Iaunaren manamenduz Iesus Christen Apostolu denac, 2Timotheo neure eguiazco semeari fedean, Gratia dela hirequin, misericordia eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic. 3Othoitz eguin drauadan beçala Ephesen egon andin, Macedoniarát ioaiten nincenean, eguin eçac, denuntia dieceançat batzuey ezteçaten bercelaco doctrinaric iracats. 4Eta eztitecen behá elhe çarretara eta genealogia fin gabetara, ceinéc lehen, questioneac engendratzen baitituzte ecen ez Iaincoaren edificatione fedeaz dena. 5Bada manamenduaren fina duc charitate bihotz chahutic eta conscientia onetic dena eta fictione gaberico fedetic. 6Gauça hautaric batzu erauciric conuertitu içan dituc elhe vanotara: 7Legueco doctor içan nahi diradelaric eta aditzen eztituztelaric erraiten eta asseguratzen dituzten gauçác. 8Eta baceaquiagu ecen ona dela Leguea, baldin nehorc harçaz bidezqui vsatzen badu. 9Daquigularic ecen Leguea eztela iustoagatic iarri, baina gaichtoacgatic eta desobedientacgatic: Iaincoaren menospreciaçaleacgatic eta vicitze gaichtotacoacgatic, religioneric eztaducatenacgatic eta profanoacgatic, aita-amén hiltzaleacgatic eta guicerhaileacgatic: 10Paillartacgatic, bugreacgatic, guiça ebatsleacgatic, gueçurtiacgatic, desperiuruacgatic, eta baldin deus berceric doctrina sanoaren contratacoric bada. 11Cein doctrina baita Iainco benedicatuaren Euangelio gloriazco niri cargutan eman içan çaitadanaren araura. 12Eta esquer emaiten diarocat ni fortificatu nauenari, cein baita, Iesus Christ gure Iauna: ceinec fidel estimatu vkan bainau, bere cerbitzuan eçarriric: 13Ni, lehen bainincén blasphemaçale eta persecutaçale eta iniuriaçale: baina misericordia eguin içan ciaitadac: ecen ignorantiaz eguin vkan diat, fedea eznuelaric. 14Baina garaithu içan duc gure Iaunaren gratia federequin eta dilectionerequin cein baita Iesus Christean. 15Haur duc hitz segura, eta recebi deçagun guciz dignea, ecen Iesus Christ ethorri içan dela mundura bekatorén saluatzera, ceinetarico lehena bainaiz ni. 16Baina hunegatic misericordia eguin içan ciaitadac, nitan lehenic eracuts leçançát Iesus Christec clementia gucia, exemplu nincençát hura baithan vicitze eternaleracotzat sinhetsiren çutenén. 17Bada Regue eternalari, immortalari, inuisibleari, Iainco çuhur berari dela ohore eta gloria secula seculacotz. Amen. 18Manamendu haur gommendatzen drauat, Timotheo ene semé, aitzinetic hiçaz içan diraden prophetién araura, heçaz bataillatze onez batailla adinçát: 19Dualaric fede eta conscientia ona: hura batzuc iraitziric, fedeaz galtze eguin vkan dié. 20Ceinetaric baitirade Hymeneo eta Alexander: hec Satani eman dirautzat, ikas deçatencát guehiagoric ez blasphematzen. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |