Apocacalypsea. 5
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Guero ikus neçan thronoan iarriric cegoenaren escu escuinean liburu barnetic eta campotic scribatubat, çazpi ciguluz ciguilatua. 2Eta ikus neçan Aingueru borthitzbat predicatzen çuela ocengui, Nor da digne irequi deçan liburuä, eta lacha ditzan haren ciguluac? 3Eta nehorc, ez ceruän, ez lurrean, ez lurraren azpian ecin irequi ceçaqueen liburuä, ezeta hartara beha. 4Eta nic anhitz nigar eguiten nuen, ceren ezpaitzén nehor digneric eriden içan liburuären irequiteco, ez iracurtzeco, ez hartara behatzeco 5Eta Ancianoetaric batec erran cieçadan, Eztaguiála nigarric: huná, garaita dic Iudaren leinutico Lehoinac, Dauid-en çainac, liburuären irequiteco, eta haren çazpi ciguluén lachatzeco.

6Eta beha neçan, eta huná thronoaren eta laur animálen artean, eta Ancianoén artean Bildots-bat cegoela nehorc hila beçala, cituela çazpi adar eta çazpi begui: cein baitirade Iaincoaren çazpi spiritu lur gucira igorriac. 7Eta ethor cedin eta har ceçan liburuä thronoan iarriric cegoenaren escu escuinetic. 8Eta liburuä hartu çuenean, laur animaléc eta hoguey eta laur Ancianoéc bere buruäc egotz citzaten Bildotsaren aitzinera, cituztela ceinec bere guittarrác eta vrrhezco ampolác perfumez betheac, cein baitirade sainduén orationeac: 9Eta cantatzen çutén cantu berribat, cioitela, Digne aiz liburuären hartzeco, eta haren ciguluén irequiteco: ecen sacrificatu içan aiz, eta redemitu garauzcac Iaincoari eure odolaz, leinu, eta mihi, eta populu, eta natione orotaric. 10Eta eguin guerauzcac gure Iaincoari regue eta sacrificadore: eta regnaturen diagu lurraren gainean.

11Orduan ikus neçan, eta ençun neçan thronoaren eta animalén eta Ancianoén inguruän, anhitz Aingueruren voza, eta cen hayén contua hamar millatan hamar milla, eta millatan milla: 12Cioitela ocengui, Digne da sacrificatu içan den Bildotsa har deçan puissança, eta abrastassun, eta sapientia, eta indar, eta ohore, eta gloria, eta laudorio. 13Eta ceruän den creatura gucia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsassoan, eta hetan diraden gauça guciac ençun nitzan, erraiten çutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puissança, secula seculacotz. 14Eta laur animaléc erraiten çuten, Amen: eta hoguey eta laur Ancianoéc egotz citzaten bere buruäc bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten vici dena secula seculacotz.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Revelation 4
Top of Page
Top of Page