Basque (Navarro-Labourdin): NT 1Paulec Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostolu içatera deithuac, eta gure anaye Sosthenesec, 2Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Iesus Christez sanctificatuey, saindu içatera deithuey, Iesus Christ gure Iaunaren icena leku orotan inuocatzen duten guciequin, cein baita, hambat hayén nola gure Iaun: 3Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. 4Esquerrac emaiten drauzquiót neure Iaincoari bethi çueçaz, Iesus Christ Iaunean çuey eman içan çaiçuen Iaincoaren gratiagatic: 5Ceren gauça gucietan abrastu içan baitzarete hartan, eloquentia eta eçagutze gucian: 6Iesus Christen testimoniage çuetan confirmatu içan denaren araura: 7Hala non ezpaitzarete falta eceinere dohainen, Iesus Christ gure Iaunaren reuelationearen beguira çaudetela. 8Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat. 9Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera. 10Bada othoitz eguiten drauçuet anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren icenaz, gauça berbat erran deçaçuen guciéc, eta eztén çuen artean targoaric: baina çareten iunctatuac adimendu batetan eta gogo batetan. 11Ecen, ene anayeác, declaratu draudate çueçaz Chloes baithacoéc, ecen discordiác diradela çuen artean. 12Bada haur diot, ecen çuetaric batbederac erraiten duela, Ni behinçát Paulen naiz, eta ni Apolloren, eta ni Cephasen, eta ni Christen. 13Ala çathitua da Christ? Ala Paul crucificatu içan da çuengatic, edo Paulen icenean batheyatu içan çarete? 14Esquerrac emaiten drauzquiot Iaincoari ceren ezpaitut çuetaric nehor batheyatu, Crispo eta Gaio baicen: 15Nehorc erran ezteçan ecen neure icenean batheyatzen ariçan naicela. 16Batheiatu vkan dut Estebenen familia-ere: gaineracoz eztaquit berceric batre batheyatu vkan dudanez. 17Ecen eznau igorri Christec batheyatzera, baina euangelizatzera: ez hitzezco çuhurtziatan, Christen crutzea ezdeusetara eztadinçát. 18Ecen crutzezco hitza, galtzen diradeney behinçát, erhogoa çaye: baina guri saluatzen garenoy, Iainçoaren verthute da. 19Ecen scribatua da, Galduren dut çuhurren çuhurtziá, eta adituén adimendua kenduren dut. 20Non da çuhurra? nonda Scriba? non da secula hunetaco disputaria? eztu erho eguin Iaincoac mundu hunetaco sapientia? 21Ecen Iaincoaren sapientian munduac Iaincoa eçagutu eztuenaz gueroz haren sapientiatic, Iaincoaren placera içan da predicationearen erhogoaz sinhesten dutenén saluatzera. 22Ecen Iuduac-ere signo esquez daude, eta Grecoéc sapientia bilhatzen duté: 23Baina guçaz den becembatean predicatzen dugu Christ crucificatua, Iuduey behinçát scandalo, eta Grecoey erhogoa çayena. 24Baina deithu diradeney hambat Iuduey nola Grecoey predicatzen drauegu Christ Iaincoaren verthutea eta Iaincoaren sapientiá. 25Ecen Iaincoaren erhogoá guiçonac baino çuhurrago da: eta Iaincoaren flaqueçá guiçonac baino borthitzago da. 26Ecen badacussaçue çuen vocationea, anayéac, ecen etzaretela çuhurrac anhitz haraguiaren arauez, ez borthitzac anhitz, ez nobleac anhitz. 27Baina munduco gauça erho diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát çuhurrac: eta munduco gauça flaccu diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát gauça borthitzac: 28Eta munduco gauça noble eztiradenac, eta menospreciatuac elegitu vkan ditu Iaincoac, eta gauça eztiradenac, diradenac deseguin ditzançát 29Glorifica eztadinçat haraguiric batre haren aitzinean. 30Baina harenganic çuec çarete Iesus Christean, cein eguin içan baitzaicu Iaincoaz sapientia eta iustitia eta sanctificatione eta redemptione: 31Scribatua den beçala, Gloriatzen dena, Iaunean gloria dadinçát. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |