Hebraicoetara. 13
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Charitate fraternala egon bedi. 2Hospitalitatea eztaquiçuela ahanz: ecen harçaz batzuc etzaquitelaric ostatuz recebitu vkan dituzte Aingueruäc. 3Çaretén orhoit presoneréz, hequin presoner bacinete beçala: affligitzen diradenez, ceuroc-ere gorputzez affligitzen bacinete beçala. 4Honorable da gucién artean ezconçá, eta ohe macula gabea: baina paillartac eta adulteroac iugeaturen ditu Iaincoac. 5Çuen conditioneac bire auaritia gabe, çareten content presentecoéz: ecen erran vkan du berac, Ezaut vtziren, eta ezaut abandonnaturen.

6Hala non segurançarequin erran ahal baiteçaquegu, Iauna ene aiutaçale, eznaiz beldur içanen guiçonac ahal daididan gauçaren.

7Çareten orhoit çuen guidaçaléz, Iaincoaren hitza declaratu vkan drauçuenéz, ceinén fedea imitatzen baituçue, consideratzen duçuelaric ceric içan den hayén conuersationearen fina. 8Iesus Christ atzo içan dena eta egun, hura bera da eternalqui-ere. 9Doctrina diuersez eta estrangerez etzaiteztela hara huna erabil: ecen on da bihotza gratiaz confirma dadin, ez viandéz, ceinétan ezpaitute probetchuric vkan applicatu içan diradenéc. 10Badugu aldarebat ceinetaric iateco çucenic ezpaitute Tabernaclea cerbitzatzen dutenéc. 11Ecen abrén gorputzac, ceinén odola ekarten baita bekatuagatic sanctuariora Sacrificadore subiranoaz, erratzen dirade tendetaric lekora. 12Halacotz Iesusec-ere, sanctifica leçançát populua bere-odolaz, suffritu vkan du portaleaz campotic. 13Ilki gaitecen bada harengana tendetaric lekora haren ignominiá ekarten dugula. 14Ecen eztugu hemen ciuitate permanentic: baina ethorteco denaren ondoan gabiltza.

15Harçaz bada offrenda dieçogun ardura Iaincoari, laudoriozco sacrificio, erran nahi baita, haren icena confessatzen duten ezpainén fructua. 16Bada beneficentia eta communicationea eztaquizquiçuela ahanz: ecen halaco sacrificioéz placer hartzen du Iaincoac.

17Obeditzaçue çuen guidaçaleac, eta susmetti çaquiztéz ecen hec veillatzen duté çuen arimacgatic, contu rendatu behar dutenec beçala: eguiten dutena alegueraqui eguin deçatençat, eta ez gogoz garaitic: ecen hura ezliçateque çuen probetchutan.

18Othoitz eguiçue guregatic: ecen asseguratzen gara conscientia ona dugula, desiratzen dugularic gauça gucietan honestqui conuersatzera. 19Eta hambatez guehiago othoitz eguiten drauçuet haur daguiçuen, sarriago restitui naquiçuençát.

20Iainco baquezcoac bada (ceinec hiletaric itzul eraci baitu ardién Artzain handia alliança eternalezco odolaz, Iesus Christ gure Iauna) 21Confirma çaitzatela obra on orotan, bere vorondatearen eguitera, eguiten duelaric çuetan haren aitzinean placent datenic, Iesus Christez, ceini gloria secula seculacotz. Amen.

22Halaber othoitz eguiten drauçuet, anayeác, suffri eçaçue exhortationetaco hitza: ecen hitz gutitan scribatu drauçuet. 23Iaquiçue gure anaye Timotheo largatu içan dela, ceinequin (baldin sarri badator) ikussiren baitzaituztet. 24Salutaitzaçue çuen guidaçale guciac, eta saindu guciac. Salutatzen çaituztéz Italiacoec.

25Gratia dela çuequin gucioquin. Amen.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Hebrews 12
Top of Page
Top of Page