Basque (Navarro-Labourdin): NT 1ETa berriz sar cedin Capernaumen cembeit egunen buruan, eta ençun içan da ecen etchean cela.
2Eta bertan anhitz bildu içan dirade hambat non bortha aldiriéc-ere ecin eduqui baitzitzaqueizten: eta declaratzen cerauen hitza.
3Orduan ethor citecen batzu herengana, ekarten çutela laurez eramaiten cen paralyticobat.
4Eta ceren ecin hurbil baitzaquidizquion gendetzearen causaz, aguer ceçaten Iesus cen etche gaina, eta hura çulhaturic, erauts ceçaten paralyticoa cetzan ohea.
5Orduan Iesusec hayén fedea ikussiric, erran cieçón paralyticoari, Semé, barkatu çaizquic eure bekatuac.
6Eta Scribetaric batzu ciraden han iarriac, eta iharduquiten çuten bere bihotzetan, hunela,
7Cergatic haur hunela blasphemio erraiten ari da? Norc bekatuac barka ahal ditzaque Iaincoac berac baicen?
8Eta bertan eçaguturic Iesusec bere spirituaz, ecen hala ciharducatela berac baithan, erran ciecen, Cergatic horrelaco gaucez diharducaçue çuen bihotzetan.
9Cein da erratchago, erraitea paralyticoari, Barkatu çaizquic bekatuac, ala erraitea, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta ebil adi?
10Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela bothere bekatuén barkatzeco lurrean (diotsa paralyticoari)
11Hiri diossat, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta habil eure etcherát.
12Eta bertan iaiqui cedin, eta ohea harturic, ilki cedin gucién presentian: hala non guciac spantatuac baitzeuden, eta glorificatzen baitzuten Iaincoa, erraiten çutela, Egundano hunelaco gauçaric eztugu ikussi. 13Eta ilki cedin berriz itsas alderat: eta populu gucia ethorten cen harengana, eta iracasten cituen hec. 14Eta vrruti iragaiten cela, ikus ceçan, Leui Alpheoren semea peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión. 15Eta guertha cedin, Iesus haren etchean mahainean iarriric cegoela, anhitz publicano eta gende vicitze gaichtotaco iar baitzedin Iesusequin eta haren discipuluequin, ecén anhitz ciraden eta iarreiqui içan çaizcan. 16Eta Scribéc eta Phariseuéc ikussiric publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten çuela, erran ciecén haren discipuluey, Cergatic publicanoequin eta vicitze gaichtotacoequin iaten du eta edaten? 17Eta haur ençunic Iesusec dioste, Osso diradenéc eztute medicuren beharric: baina eri diradenéc: ecen ez naiz ethorri iustoén deitzera: baina bekatoren, emendamendutara. 18Eta Ioannesen eta Phariseuén discipuluéc barur eguiten çutén: eta hec ethorten dirade eta diotsate, Cergatic Ioannesen eta Phariseuen discipuluéc barur eguiten dute, eta hire discipuluéc ezpáitute baruric eguiten? 19Eta erraiten draue Iesusec: Ezteyetaco gendéc baruric ahal daidite ezcondua hequin deno ? ezcondua berequin duteno baruric ecin daidite. 20Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, eta orduan barur eguinen duté egun hetan. 21Eta nehorc oihal pedaçu latz-bat eztu iosten abillamendu çar batetan, ezpere haren compligarri berri harc edequiten drauca çarrari, eta gaizcoatzenago da ethendurá. 22Halaber nehorc eztu eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan: ezpere mahatsarno berriac lehertzen ditu çahaguiac eta mahatsarnoa issurten da, eta çahaguiac galtzen dirade baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarri behar da. 23Eta guertha cedin hura iragaiten baitzen Sabbath egun-batez ereincetan gaindi, eta has citecen haren discipuluac bidean cioacela buruca idoquiten. 24Eta Phariseuéc erran cieçoten, Horrá, cergatic eguiten duté Sabbathoan eguin sori eztena? 25Eta harc erran ciecén, Eztuçue egundano iracurri vkan, cer eguin çuen Dauid-ec necessitate çuenean, eta gossetu cenean bera eta harequin ciradenac? 26Nola sarthu içan cen Iaunaren etchean Abiathar Sacrificadore principalaren demborán: eta propositioneco oguiac ian vkan cituen, Sacrificadorén baicen iateco sori etziradenac, eta nola harequin ciradeney-ere eman cerauen? 27Guero erran ciecén: Sabbathoa guiçonagatic eguin içan da, ez guiçona Sabbathoagatic. 28Bada guiçonaren Semea Sabbathoaren-ere iabe da. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |